Nire ikasleei bereziki jarduera interaktiboak gustatu zitzaizkien, arbela digitalarekin lan egiteko aukera eman zizkienak. Ikasgaietan planteatutako arazo, eztabaida eta esku-hartze aktiboen bitartez fisiko eta mentalki inplikatu ziren.
2016ko irailaren 1a
Science Bitsek Teachers’ Choice Award (TCA) irabazi zuen El Aula kategorian. Aparteko kalitatea duten eta eskolako hezkuntza-testuinguruan onura handiak eskaintzen dituzten produktuei ematen zaien saria da.
Teachers’ Choice Award sariak 1994an sortu ziren, Learning Magazine aldizkariaren bitartez. Ekimen honen ibilbidea bilakatuz joan da Ipar Amerikako hezkuntza-merkatuko sari prestigiotsu eta ospetsuenetarikoa bihurtu arte.
Teachers’ Choice Award sariek zer goraipatzen dute?
TCA sarien produktu irabazleak irakasleei tresna praktiko eta erabilgarriak eskaintzen dizkietelako gailentzen dira haien irakasgaiak hobetzeko eta ikasleentzako benetan esperientzia erakargarri eta produktiboak bilakatzeko.
Epaimahaia produktuak haien ikasgeletan probatzen dituzten irakasleek osatzen dute. DHala, zuzenean egiazta dezakete produktu hauetako bakoitzak ikasleen motibazioan eta errendimenduan nola eragina duen.
Zer ebaluatzen du TCA-ko epaimahaiak?
Sari hauen epaimahaiak oinarrizko lau alderdi ebaluatzen ditu berrikusten dituen hezkuntza-programetatik:
- Produktuaren kalitatea
- Irakaskuntzari ematen dioten balioa
- Aplikazioa erabiltzeko erraztasuna
- Berrikuntza
Zer esan zuen epaimahaiak Science Bits-i buruz?
TCA sarien epaimahaiak gure programa eta proposamen didaktikoaren zenbait indargune nabarmendu zituen, besteak beste:
- Science Bitsen nabigatzeko erraztasuna.
- Gai bakoitzean 5E ikaskuntza ereduko ikasgaiak barne hartzea.
- Material didaktikoaren erakargarritasuna: bideoak, testuak, simulagailuak eta jarduerak.
- Automatikoki zuzentzen diren jardueren onuretako bat etxean ikasten jarraitu daitekeela da.
- Gure ikasketa-planean landu eta barne hartzen dugun gai-sorta zabala.
- Gaitegiaren atal bakoitzerako ikasketa-plan osoak daude.
- Gai bakoitzaren antolakuntza egokia.
- Azpigai bakoitzean ikasgaiak barne hartzea.
- Bideo labur eta erakargarriak eta erabilitako artikuluen aniztasuna.
- Lantalde edo ikasle zehatzen taldeetan gaiak esleitzeko erraztasuna.
- Landutako gaiak, maila bakoitzerako aproposak.
- Gaien aurkezpena formatu interesgarri eta zehatzean.
- Gai bakoitzerako sarbidea ematen duten bideoek ikasleekin konektatzen dute eta haien interesa pizten dute.
- Materialen aniztasunak gai zehatzak sakontasunez ikasteko edo gaitegiaren errepaso orokorra egiteko aukera ematen du.
- Klasera etorri ez den ikasle batimateriala bidali ahal izatearen baliagarritasuna.
Gainera, gure produktua erraz integra daiteke ikastetxe ezberdinetako irakasleen ikasketa-planetan. Nola? Esaterako, arbela digitalaren erabilera inprimatutako materialarekin konbinatzearen bitartez.
Epaimahaiaren iruzkinak
Sariaren epaimahaiak Science Bitsen inguruan esandakoen artean gure hezkuntza-proiektuaren ezaugarriak goraipatu zituzten:
Arkatz eta paperaren bidez egiten diren jarduerekin eta testuliburu estandarrekin alderatuz, nire ikasleei ikaskuntza mota hau asko gustatu zitzaien. Science Bits gomendatzen dut testuliburuak erraz ordezka ditzakeelako. Beste irakasle bati Science Bits gomendatuko nioke produktu erakargarri, informatibo eta informazio on eta erabilgarriz betea dagoelako. Baliabide mota ezberdinak erabiltzea asko gustatu zitzaidan. Edozein ikasle motarentzat onuragarria izan daitekeen tresna da.
Ikasten jarraitzeko pizgarria
Sari honengatik oso hunkituta eta eskertuta sentitzen gara, gure lana baloratzeagatik, eta gure hezkuntza-proiektua hazten eta hobetzen jarraitzeko pizgarri bat delako/b>.
Irakastera ausartzen bazara, ez utzi ikasteari.
-John Cotton Dana-
Science Bits-ek jasotako sariei buruz informazio gehiago eskuratzeko, atal hau kontsulta dezakezu.