Ongi etorri ikerketa atalera. Hemen, ikerketa-artikuluen bilduma aurkituko duzu, Science Bits eta Math Bits-en metodologiari buruz egindako azterlanak ardatz, baita haien oinarri den 5E irakaskuntza-ereduari buruz egindakoak ere.

Artikulu hauetan jasota dago International Science Teaching Foundation (ISTF) erakundearekin batera egiten dugun ikerlana, gure hezkuntza-materialen funtzionamendua eta ikasleen ikaskuntzan duten eragina ebaluatzeko.

Gure irakaskuntza-baliabideak eta -estrategiak hobetzen jarraitzeko datu baliotsuak ematen dituzten zenbait ikerlan azalduko dizkizugu hemen. Betiere, kalitatezko zientzia-hezkuntza sustatzeko xedearekin.

Beste ikerlan batek iradoki duenez, Science Bitsek lagundu egiten du zientzietako diagnostiko-proba ofizialen emaitza hobetzen Bigarren Hezkuntzan. 2019 eta 2023 bitartean Science Bitsen materialak erabili zituzten ikastetxeetako ikasleek aurrerapen handiagoa izan zuten zientzia-gaitasunei dagokienez.

International Journal of STEM Education aldizkariak ‘The cognitive principles of learning underlying the 5E Model of Instruction’ izeneko artikulua argitaratu du. Haren egileak dira Héctor Ruiz Martín, International Science Teaching Foundation delakoaren zuzendaria, eta Rodger W. Bybee, 5E Eredua garatu zuen lantaldearen zuzendaria.

Bartzelonako Unibertsitateko eta Rovira i Virgili Unibertsitateko ikertzaile-talde batek azterlan bat argitaratu du International Journal of Science Education nazioarteko zientzia-aldizkarian. Bertan, DBH osoko zientzia-eskoletan Science Bitsen programa baliatu zuten bi ikastetxetako ikasleen epe laburreko eta luzeko ikaskuntza kontzeptuala aztertu dute, beste metodo batzuk erabili zituzten bi ikastetxerekin alderatuz.