Science Bitsen atzean International Science Teaching Foundation-en babesean lan egiten duten munduko leku ezberdinetako zientzia irakasle, pedagogo, zientzialari, bideo ekoizle eta multimedia profesionalek osatzen duten diziplina anitzeko ekipo bat dago.

Gure helburua irakasleei hezkuntza zientifikoa sustatzen duten kalitate altuko tresnak ematea da.

Zientzia ez delako aldaezinak diren jakintzen multzo bat, baizik eta jakintza berriak eskuratzeko eta inguratzen gaituen munduari begiratzeko modu zirraragarri bat.

5E-en eredu konstruktibistarekin bat egiten dugu. Eredu horrek ideia zientifikoak benetan ulertzearen alde egiten du eta ikasleak inplikatzen ditu haien ikaskuntzan, eta, aldi berean, zientziak beren bizitzetan duen garrantzia balioesten laguntzen die.

Eginkizun aktiboa izan nahi genuke hezkuntzaren eredu transmisibo batetik, ezagutzak irakaslearengandik ikaslearengana transferitzean oinarrituta, ikerketan, aurkikuntzan eta eginez ikastean oinarritutako eredu konstruktibista baterantz.

Aldaketa hau lortzeko modurik onena irakaskuntzako praktikarik onenak babesten dituzten erabiltzeko errazak diren eta ikerketan oinarritzen diren baliabideekin irakasleak trebatzea dela uste dugu.