2015eko abenduaren 10a

Goi-mailako hezkuntzako «Berrikuntzaren Oscar sariek» Science Bits mundu osoko ikasleen ikaskuntza esperientzia aldatzen ari dela aintzatetsi dute.

International Science Teaching Foundation-eko Science Bits-ek Wharton-QS Stars Reimagine Education sarietan urrea irabazi zuen Eduki Digitalen kategorian.

Wharton-QS Stars 2015 Reimagine Education sariak, abenduaren 8an, Filadelfian izan ziren. Nazioarteko lehiaketak 50 herrialde desberdinetako unibertsitate eta enpresetako 520 izen-emate jaso zituen, eta 22 sari balioetsi zituen, nazioarteko 40 hezkuntza-adituren bitartez.

Topaketaren helburua lankidetza eta aliantzak sustatzea zen, mundu osoko adituen ideiak, jardunbide egokiak eta esperientziak elkarbanatzeko. Gainera, akademikoen, unibertsitateko ordezkarien, hezkuntza-teknologien ekintzaileen eta arrisku-kapitaleko erakundeen presentziak bertaratutakoei harreman-sarea zabaldu eta berrikuntzak erakusteko aukera eman zizkien.»

Science Bits proiektuari buruz

Teknologia ziztu bizian eskola bereganatzen ari da. Hala eta guztiz ere, ikastetxeetako teknologia produktu berrien gehiengoak oraindik kontzeptuen memorizazioan oinarritzen den XX. mendeko ikaskuntza eredua jarraitzen dute. Hain zuzen ere, hain konektatuta dagoen gaurko munduan, non informazioa klik batera dagoen, guztiz zaharkitua geratzen ari den irakaskuntza eredua da.

Eredu berri baten beharra agerian geratu da eta ia mende batez pedagogia eskatzen ari dena da: eskolan oinarrizko konpetentzien arabera garatutako metodologia aktiboak aplikatzea, memorizazio bidezko ikaskuntzatik urrun. Beste hitz batzuetan, edukian gutxiago zentratu eta askoz ere gehiago pentsamendu kritikoan. Era berean, PISA probek, memorizazioaren ordez, konpetentzien araberako sistema jarraitzen dute. Eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialde guztietako hezkuntza-politikak aldatzen daude.

Hala ere, konpetentzien araberako irakaskuntza eta ikaskuntza ez da zeregin erraza. Tresna egokien erabilera eta hezkuntza-proposamen argiak ezinbestekoa dira. Horregatik, Science Bitsek irakasle eta ikasleei konpetentzia bidezko metodologia konstruktibista erabiltzeko jarraibideak ematen dizkie, ikasgelan modu praktiko eta errealistan metodologia hau aplikatzeko beharrezko baliabide guztiekin. XIX. mendeko ikaskuntza ereduko hezkuntza-tresna testuliburua bazen, Science Bitsek XXI. mendean zientzia irakatsi eta irakasteko tresnak eskaintzen ditu.

Informazio gehiagorako kontsultatu www.science-bits.com.

Reimagine Education programari buruz

2014an Pennsylvaniako Unibertsitateko QS Quacquarelli Symonds eta Wharton School SEI Center-ek, lehiaketa honen nazioarteko lehen edizioa iragarri zuten ikasleen ikaskuntza eta enplegagarritasuna hobetzen duten goi-mailako hezkuntzan berrikuntzak identifikatzeko helburuarekin.

Informazio gehiagorako, www.reimagine-education.com.