2016ko martxoaren 10a

MEDEA sariek hezkuntzan multimedia baliabideen erabileraren jardunbide egokiak eta berrikuntza sustatzen dituzte.

Science Bits, martxoaren 10ean, Bruselan, MEDEA sarien zeremonian egon zen Media & Learning 2016 Konferentzian munduko 34 herrialdeetako 195 hautagaien 8 finalisten artean.

Gure taldea oso pozik dago euskarri multimedia duen zientzien Irakaskuntza kategorian sari hau irabazteagatik, eta ohore bat da errekonozimendu hau jasotzea teknologia berriak ahalik eta gehien aprobetxatu eta arlo zientifikoan ikaskuntza hobetzeko gogor lan egin ostean. Gaur egun Science Bitsek 600 bideo baino gehiago ditu eta 2.000 baliabide interaktibo baino gehiago (jarduera interaktiboak, simulagailuak, animazioak, eskema didaktikoak eta abar).

MEDEA sariak:
Hezkuntzan
multimedia baliabideen
erabileraren jardunbide egokiak
eta berrikuntza sustatzen.

MEDEA sariek hezkuntza-baliabideen diseinu eta produkzioan bikaintasuna aintzatetsi eta sustatzen dute baita, eta ikuspuntu pedagogikoa argia da: «bideo eta audioak hezkuntza eta ikaskuntza birtualeko ohiko tresnak direnean soilik izango dugu gure ikasleentzat multimedia baliabideetan aberatsa den mundua islatzen duen hezkuntza-ingurune bat».

Beste alde batetik, epaileek adierazi zuten Science Bitsen ez dugula kontzeptuen memorizazioan oinarritzen den testu entziklopediko bat aberasten. Baizik eta 5E ereduan oinarritutako ikaskuntza eredu konstruktibista sortzen dugula, oinarrizko konpetentzien garapenean eta ikerketa eta deskubrimendu bidezko ikaskuntzan aurrera egiten laguntzeko.

Zeremonian zehar MEDEA-ko epaileek Science Bitsen hainbat ezaugarri nabarmendu zituzten:

  • «Gozamena da; gaiari heltzea errazten du. Gustatzen zait zientzia 2.0 munduan barneratzea eta uste dut proiektu hau bide onetik doala».
  • «Science Bitsen kalitate pedagogikoa bikaina da! Edukia, multimedia baliabideak, saioen egitura, ebaluazio metodoak, webgunearen diseinua… Dena kalitate bikainekoa da!»
  • «Nire iritziz, gauza garrantzitsuenetariko bat, ikaskuntza sakonaren ikuspuntua da eta ez memorizazioan oinarritutako ikaskuntza soilik».

MEDEA sarietako epaimahaiaren testu originala, ingelesez

MEDEA sariei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu www.medea-awards.com

Media & Learning-en konferentzia

2010az geroztik, MEDEA sariek Media & Learning elkartearen babesa izan dute. Hezkuntza maila guztietako irakaskuntzan eta ikaskuntzan, sormena suspertzeko multimediaren erabilpena sustatu eta estimulatzen duen irabazi-asmorik gabeko entitatea. Elkarte hau oso konprometituta dago konpetentzia digitalen sustapenarekin eta baita formakuntza eta hezkuntzan multimedia baliabideen aplikazio praktikoarekin ere.

Media & Learning -en konferentzia, formakuntza eta hezkuntzako multimedia baliabideen garapen berrienak, zerbitzuak eta aplikazioak ezagutzeko leku egokia da.

Ikertzaile, politikari eta profesionalei zuzenduta dagoen urtero egiten dugun ekitaldi honen helburua, konpetentzia digitala eta haren aplikazioan praktika hobeak sustatzen dituzten politika eta ekimenak identifikatzea da.

Konferentzia honen antolatzaileak ATiT, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerio flandestarra eta Hezkuntza eta Kulturako Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusia dira.

Media & Learning- eri buruzko informazio gehiago aurki dezakezu www.media-and-learning.eu