2014ko martxoaren 20a

Science Bitsek Edtech Digest Cool Tool 2014 eduki hornitzaile onenaren saria irabazi zuen. Sari-programa ospetsu honek hezkuntza-teknologiako irtenbiderik onenak saritzen ditu. Industrian eragina duten adituen eta sektoreko beteranoen talde bat arduratu zen edizio honetan ebaluazio-irizpideak ezartzeaz.

Victor Rivero, Edtech Digest programaren argitaratzaileen buru eta ikuskatzaileak, adierazi zuen:

«Arrazoi ezberdinengatik, hezkuntza eta teknologiaren sektorea ziztu bizian eta indartsu doa aurrera. Hainbat faktore elkartzeak –momentua, teknologia eta jende aproposa– urte hau paregabea izatea eragin dute. Izugarrizko kalitatea eta talentua dago munduko leku askotan, eta horregatik hautaketa prozesua ez da batere erraza izan. Baina gure asmoa tresna onenak nabarmentzea da, baita gaur egun etorkizuneko belaunaldien mesederako hezkuntza-iraultza bultzatzen duten lider aitzindarietako batzuk ere. Gaur egun hezkuntza eta teknologiaren alorrean lan egiten duten milaka ekimen, aplikazio eta enpresa daude. Ikaskuntzarako metodo, ideia, produktu eta marko berriak sartzeak; inbertitzaileek talentua irmoki babesteak; proiektuak ausardiaz hasten dituzten ekimenak- eta hauen emaitzak-; puntu berean bat egiten dute, hezkuntza-teknologiako sektorean existitzen den espiritu berritzailea inoiz baino biziago eta osasuntsuago dago. Hezkuntza-sektoreko jende askoren kemenak, energiak eta erabakitasunak, giza jardueraren alor garrantzitsuenetako batean aldaketa positiboak sortzeko duten jarrerarekin eta asmoekin batera, errespetua ez ezik, ikusten eta parte hartzen ari garenoi ere adorea helarazten diete. Eskala handiko mugimendu baten parte gara, bultzada on bat eskatzen duen mugimendu baten parte, baina trukean asko eskaintzen duena. Oso pozik gaude hezkuntza eta teknologia alorretako aitzindari, lider eta tresnak saritzeaz. Gure asmoa iraultza honetan aurrera egiten laguntzen jarraitzea da, eta euren dedikazioarekin lan hori aurrera ateratzeko behar den energia ematen duten pertsonak laguntzen ditugu. Ondo egina! Jarraitu horrela!»

EdTech Digest-i buruz

EdTech Digest-en misioa XXI. mendean hezkuntzaren eraldaketa mundu osora heltzea da, tresnak, elkarrizketak eta joerak elkarbanatuz. Hala, mundu osoa inspiratu eta hezkuntzarako ebazpen teknologiko egokiak eskuratu ahal izateko.

Informazio gehiago eskuratzeko, webgunean kontsultatu https://edtechdigest.wordpress.com

International Science Teaching Foundation-etik

Ohore handia da EdTech-eko liderrak Science Bits proiektuak zientzien eta hezkuntza teknologiaren irakaskuntzari egindako ekarpena aitortzea. Horrez gain, edizio honetako irabazle eta finalistei zoriontzea gustatuko litzaiguke hezkuntzan teknologia berriak sustatzeko egin duten lanagatik.