2014ko azaroaren 14a

Science Bits BETT 2015 sarietan finalista izan zen, Bigarren Hezkuntzarako edukien kategorian. Munduko hezkuntza-teknologia sektoreko sari banaketa garrantzitsuenetariko bat da.

BESA eta i2i Events Group dira BETT Awards antolatzen dutenak, hezkuntza-teknologiaren alorreko bikaintasuna saritzen dute eta munduko sari garrantzitsuenetarikoak dira. Sari hauek eskola, gobernu eta familiei kalitatezko hezkuntza sustatzen duten teknologia tresna onenak ematen dizkieten baliabide eta konpainiak nabarmentzen dituzte.

Izendapenaren harira, International Science Teaching Foundation Science Bitsen entitate promotoreak argi utzi du: «Zientzia ikasgai multimediak posible egiteaz arduratzen den Science Bitsen talde osoa harro dago izen handiko sari hauen azken fasean hautatuak izateagatik. Nahiz eta gehien gogobetetzen gaituena zuzenean gure proiektuaz onura ateratzen duten hezitzaile eta ikasleen aldetik aldiro jasotzen ditugun erantzunak diren. Ohore handia BETT Awards-ek emandako saria jasotzea».

BETT Awards 2015 sarien irabazleak 2015eko urtarrilaren 21ean Londresen egin zen zeremonian ezagutu ziren. PBETT Awards sariei buruz gehiago jakiteko, bisitatu www.bettawards.com.