2014ko uztailaren 4a

Science Bitsek sari berri bat irabazi zuen: Ciencia en Acción-en lehen saria, Zientzietako Material Didaktikoak Euskarri Interaktiboan kategorian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak sustatutako sariak dira eta Espainian erreferentziazko erakunde zientifiko taldea da. Ciencia en Acción 2014-ko epaimahaiak Science Bits aipatuz, zera nabarmendu zuen:

“Aurkezten duten materialaren kalitateagatik, hezkuntza-faktore bikainarekin eta ikasgelara eramaten denean sortzen den erakargarritasunagatik, gazteenak zientziaren hainbat alderditara oso modu motibatzailean hurbilduz, lanaren euskarri elkarreragileko zientzien material didaktikoen lehen sariduna hau da: SCIENCE BITS.”

Ciencia en Acción-eri buruz

Ciencia en Acción ekimena honako hauen esku dago: zientzia Ikerketen Goi Kontseilua, Matematika Zientzien Institutua, Fisikako Espainiako Errege Elkartea, Kimikako Espainiako Errege Elkartea, Biokimika eta Biologia Molekularreko Espainiako Elkartea, Espainiako Geologia Elkartea eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Ciencia en Acción programak zientzia eta teknologia modu erakargarri, dinamiko, motibatzaile eta entretenigarrian uztartzen ditu, gazteei eta publiko orokorrari zientziarekiko interesa piztuz.

Ciencia en Acción lehiaketa, hezkuntza-maila guztietako irakasleei, zientzia ikerlari eta dibulgatzaileei eta Espainiako, Portugaleko eta Latinoamerikako edozein herrialdetako zientzien edozein diziplinatako irakaskuntzan interesatua dagoen edozein pertsonari zuzenduta dago. Sarituen zerrenda osoa kontsulta daiteke: www.cienciaenaccion.org