2015eko urtarrilaren 8a

Science Bitsen irakaskuntza eta ikaskuntza proiektua GESS Education Awards 2015 sarien finalista gisa izan da hautatua, bi kategoriatan: Bigarren Hezkuntzarako eta Goi-mailako Irakaskuntzarako Baliabideak / Tresna eta Ekipoen Urteko Hornitzailea eta ordainpeko IKT Produktu Onena / App Produktua.

Tarsus/F&E taldeak antolatutako GESS sariek langileen, zerbitzuen, baliabideen eta hezkuntza-produktuen aniztasun eta kalitatea nabarmendu eta saritzen dute, eta baita dedikazio handiko irakasle eta ikastetxerik onenak ere. Hezkuntza sektorean nazioarteko prestigioa duten GESS Education sariak, industriako produktu eta zerbitzuen maila igo eta sustatzera bideratuta daude.

GESS Education sarien irabazleen berri otsailaren 25ean izan genuen Dubaiko Conrad hotelean egin zen gala-afarian. Sari hauei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu www.gessawards.com.

Sari honek Science Bitseko ekipo guztia oso harrotasunez betetzen du, egunerokotasunean irakasleei kalitatezko hezkuntza zientifikoa sustatzen duten tresnak emateko borrokatzen dutelako. Science Bitsek sortutako multimedia ikasgaiek, «zientzia eginez» zientzia irakatsi eta ikastea ahalbideratzen dute, 5E ikaskuntza konstruktibista ereduaren bitartez. Science Science Bitsek hezkuntza-ereduaren aldaketa sustatzen du aktiboki, irakasleak ikasleari transmititzen dizkion datuetan oinarritzen denetik, ikerketan, deskubrimenduan eta «egiten ikastean» funtsatzen den eredu konstruktibistarantz. Science Bits gehiago ezagutzeko, webgunea bisita dezakezu www.science-bits.com.