2014ko maiatzaren 2a

Science Bitsek Academics’ Choice Smart Book Award 2014 sari entzutetsua irabazi zuen, eduki multimedia sortzaile eta berritzaileenari ematen zaion hezkuntza-kalitatearen saria.

Aipatzekoa da Academics’ Choice Awards-eko epaileetako batek egin zuen adierazpena:

Txundigarria! Science Bits edozein zientzia irakaslerentzako errealitate bihurtutako amets bat da. Iruzkinen atala betetzeko beste gauza on daude esateko ed-tech tresna honi buruz. Gauza bakarra esango dut: agur testuliburuei eta buruz ikasteari, eta ongi etorri deskubrimendua eta esplorazio zientifikoa!

Science Bitsek Academics’ Choice Smart Book Award saria irabazi du liburuen kategorian. Academics’ Choice Advisory-ko epaimahaia Princeton, Harvard eta George Washington bezalako hezkuntza erakunde ezagunetako unibertsitateetan lizentziatutako pentsalari nagusiek osatzen dute, besteak beste. Epaimahaikideak eta produktua ezagutzen duten boluntarioek dira irabazlea aukeratzen duten ebaluatzaileak. Aurkeztutako proposamenak kategoriaren (adibidez: aplikazio mugikorra, jostailua, liburua, web-orria, aldizkaria, eta abar), gaiaren eta mailaren arabera ebaluatzen dira; ebaluazioa ikaskuntzaren teoria konstruktibistaren irizpide estandarizatuen arabera egiten da.

Academics’ Choice Awards programa eta bere bikaintasun zigilua mundu osoko hezkuntza erakunde eta erabiltzaileek, gogamena suspertu eta ikasleak pentsamendu trebetasunak garatu ahal izateko potentziala eskaintzen duten ikaskuntza tresna eraginkor bezala ezagutzen dute.

Irabazleen zerrenda eskuragarri dago hemen: www.academicschoice.com.

Aurkeztutako eta epaimahaiak hautatzen ez dituen ehundaka produktu (eta sariren bat irabazten dutenak) mundu osoko ongintzako erakundeei ematen zaizkie.

Academics’ ChoiceriTM buruz

Academics’ ChoiceTM programak jarduera mentala sustatzen duten materiala aurkitzen laguntzen die erabiltzaileei eta garapen kognitiboa suspertzean lan egiten duten argitaletxe, fabrikante, egile independente eta eragileak laudatzen dituen nazioarteko sari banaketa programa bakarra da.

Guraso, hezitzaile, zientzialari, artista, sendagile, erizain, liburuzain, ikasle eta haurrek osatutako epaimahai zabalak hezkuntzan duten erabilgarritasunaren baitan ebaluatzen dituzte proposamenak, hala nola,ideiak garatzeko ahalmena, izaeraren garapena, sormena, iraunkortasuna eta originaltasuna erreparatzen dituzte. Academics’ Choice AwardTM ospe handiko sariek ideien garapena benetan sustatzen duten ekimenak saritzen dituzte.